Wednesday, June 1, 2011

EGIPTO
 
Egipto Afrika ipar-ekialdeko estatua da. Hiriburua Kairo da eta Afrikako eta Ekialde Ertaineko estatu jendetsuenetakoa da, biztanleen gehiengo zabala Nilo ibaiaren ertzetan bizi delarik.


Egipto mundu osoan da ezaguna Antzinako Zibilizazio garatuak izan zituelako eta garai haietan eraikitako monumentu ikusgarriengatik (Gizako Piramide Multzoa eta Esfinge Handia). Hegoaldeko Luxor hirian arkeologia gune garrantzitsuak daude ere, Karnakeko Tenplua, Erregeen harana...


Egiptoko leku turistiko ezagunena piramideak dira, gizako ordokian dagoen hilobi multzoa da. Giza hiriaren mendebaldean kokatuta dago, Kairotik hogei kilometro ingurura.
Beste leku bisitatuenetariko bat Esfinge Handia da, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoen estatua. IV. dinastiaren garaian zizelkatua izan omen zen. Antzinako garaietan, kolore biziz margotua zegoen: gorriz gorputza eta aurpegia, eta, burua estaltzen duen nemesa, marra hori eta urdinekin. Bere neurri nagusiak honako hauek dira: 72 metroko luzera, 20 metroko altuera eta 14 metroko zabalera.
 
Karnak Egiptoko herri txiki bat da, Nilo ibaiaren ekialdeko ibarretik gertu dagoena. Mendeetan zehar, toki hau, eragin gehien izan zuen Egiptoko gune erlijiosoa izan zen. Tenplu nagusia, Amon
jainkoaren gurtzari eskainia zegoen; baina Egiptoko beste tenplu batzuetan bezala, beste jainko eta jainkosa batzuk ere gurtzen ziren.
Luxor Egiptoko hiri bat da, antzinako Tebasen hondakinen gainean eraikia. Antzinako Egiptoko Inperio Berriko eta Goi Egiptoko IV. nomoaren hiriburua izan zen. Nilo ibaiaren ekialdeko ibarrean dago kokaturik, lehen ur-jauzia delakotik 200 kilometro iparraldera. Luxor, antzinako Uaset (antzinako egiptoarren arabera) Homerok "Ehun ateen hiria" deitzen zuen, bere harresietan zuen ate mordoagatik eta arabiarrek Al-Uqsur ("Jauregien Hiria") deitzen diote, bere jauregi ederrengatik.
Antzinako Egiptoko tenplu handien hiria da eta mendebaldeko ibarreko nekropoli ospetsuena ere, Egiptoko Inperio Berriko faraoi eta nobleak bertan lurperatu baitziren, Erregeen Harana eta Erreginen Harana.
Papiroa Cyperus papyrus landarearen bihotzetik ateratzen den xafla paperkara da. Antzinako Egipton eta gertuko herrialde batzuetan eskuizkribuak idazteko oso erabilia izan zen.




 Egipton alde handia dago luxuzko hotelen eta hotel merkeen artean. Europar turistek luxuzkoak erabiltzen ohi dituzte eta Egiptoek, berriz, hotel merkeetan ospedatzen dira.
Luxuzko hotel batzuk hauek dira:
HOTEL PYRAMISA CAIRO:  Bost izarreko hotela da, Kairon kokatuta, eta igerilekua, taberna eta kirola egiteko aukerak eskaintzen ditu.
HOTEL SEMIRAMIS INTER-CONTINENTAL CAIRO: Bost izarreko hotel honek igerileku klimatizatua, kanpoko igerilekua, taberna, terraza bat, gimnasioa... ditu.
Hotel merkeak hauek dira:
HOTEL GADDIS: Luxor hiriaren erdigunean kokatuta dago. (18€tik aurrera)

HOTEL AMAR SINA: Sharm el Sheikh hirian kokatua da. (20€tik aurrera)


Egiptoko gastronomiak aniztasun handia dauka. Plater tipiko batzuk Ful medammes-a (babarrun egosiak), el molokehya-a (haragia eta espeziak daaraman belar zopa) eta kusari (lekale erregosia) dira. Postreak ekialde erdiko beste herrialdeetakoen antzekoak dira, baina oso ospetsuak dira loukum eta baklava postreak. Datilak asko erabiltzen dira.
Hona hemen El Cairo-ko jatetxeen web orria: 
http://es.viajes.yahoo.com/p-guia_viaje-980067-el_cairo_restaurantes-i