Tuesday, May 24, 2011

SYDNEY

SYDNEY
Sydney Australiako hiriburua da, hiri handiena baita, eta herrialde honen hego-ekialdean aurkitzen da. Hiri multikulturala da, horregatik da Australiako lekurik bisitatuena. Gainera, bere klima oso egokia da, udan bero egiten duelako eta neguan tenperatura epelak.
Sydney-en leku askotaz goza dezakegu: eraikinak, museoak, hondartzak... Baliteke leku esanguratsuena Opera House izatea. Kandela moduko blokeek osatzen dute eta bertan kontzertuak emateko eta opera entzuteko areto handi bat dago.
Harbour Bridge zubia era oso ospetsua da, arku bakarreko munduko luzeena izan zen eta.

The Rocks Sydney-ko auzorik zaharrena da, eta Europako estiloarekin antza gehiena duena. Hemen jatetxeak, pub-ak, arte galeriak, denda turistikoak... aurki ditzakegu, museorik ospetsuenaz gain: Museum of Contemporary Art.

Hiri honetako hondartzak oso ezagunak dira, baina ezagunena Manly da. Hara turista geheinak doaz, eta festa eta kirol txapelketa asko ospatzen da.

Parke Olinpikoa Sydneytik 20 kilometro mendebaldera dago eta2000.urteko Joko Olinpikoak hemen jokatu ziren.

Centennial Park Sydneyko ekialdean kokatzen den izugarrizko parkea da, non animalia asko ikus daitezke eta baita naturaz gozatu ere.

Lehen esan bezala, Sydney oso hiri turistikoa izateagatik hotel asko ditu, bai luxuzkoak eta bai merkeak.
LUXUZKOAK:
Diamant Hotel Sydney, Plaza Martinen aurkitzen da
http://www.avantgardehotels.com/hotels.php/luxury/diamanthotelsydney/lang/es/

Kirketon Boutique Hotel, Oxford kalean kokatzen da.
http://www.avantgardehotels.com/hotels.php/luxury/kirketonboutiquehotel/lang/es/

MERKEAK:
Home Backpackers, 44€tik aurrera.
Macleay Lodge, 50€tik aurrera.
http://www.edreams.es/hoteles/hotel_detail/VS/MACLEAY+LODGE/312594/sydney/
Sydneyko gastronomia britaniarrenarekin antza handia dauka, azken hauek ekarri baitzuten janari ugari uharte honetara. Hala ere, aldatuz joan da, bere errezeta propiak lortu dituen arte. Ohitura handia dute haragia eta arriana nahasteko, eta horren adierazgarria South Sea Fish platera da, non haragi xerrak eta ostrak nahasten diren. Oso ezaguna da ere arkumea sagarrarekin, edo chokoeak gaztarekin. Postreei dagokienez, lamingtonak dira famatuenak (bizkotxoa te hostoekin) edo ardo cup-a, sangria antzekoa.
Hona hemen jatetxe hoberenak aurkitzeko web gunea:



Tuesday, May 17, 2011

Ibiza

IBIZA

Ibiza Mediterranear itsasoko uhartea da (hiriburua: Eivissa), politikoki balear uhartetako autonomi erkidegokoa. Oso ezaguna da 60 eta 70ko hamarkadetan izan zuen espantsio turistikoagatik, gaur egun irauten duena. Ibizako 500 km2 inguruko uhartea da:

Ibizak jasan zuen espantsio turistikoa, bere hondartzengatik eta gaueko bizitzagatik izan zen: 
 Nahiz eta Ibizak gaueko festengatik ezaguna izan, natura handiaz goza daiteke. Esaterako, San José hiriburuaren mendebaldean kokatzen da, non Ses Salines Erreserba Naturalan dago. Mendiak izateaz gain, hondartzak ere badaude. 
Ibilaldi horretatik erromatar arkitektura ikus dezakegu XIV.mendeko eraikinekin, San Antoni de Portmany esate baterako. Horrez gain, merkatu asko dago non produktu artesanalak saltzen diren.
Ezaguna denez, Ibiza uhartea izanik hondartza eta kala pila daude, eta beharrezkotzak jo daiteke d'en Bossa hondartza bisitatzea. Azken hau luzeena da eta oso ospetsua Bora Bora izeneko diskoteka izateagatik, gazteentzako taberna ugariz aparte. 
Arrantzale herri asko dago ere, politenetarikoa iparraldean dagoen Santa Eulalia izanik.
Kala asko dago, baina honako hauek dira politenak: Cala Carbó, Aguas Blancas, Cala Compta, Benirrás, Cala Salada eta Playa de las Salinas.

Esan bezala, gauez festa handia dago uharte honetan, dj ospetsuak joaten baitira. Diskoteka ezagunena Pachá da, 50-70€ inguru sarrera balio duena. Hala ere, askoz diskoteka gehiago daude, honako hauek bezala: Space, Amnesia, El Divino, Bora Bora...


Ibizan plater ezagunen artean bullit de peix daukagu, arraina, edo costres entsaladak. Erreposteriari dagokionez, ensaimada ospetsuez gain gazta eta mentazko pastela dago, flao eta orelletes-ak. Janari hauek edozein jatetxetan daude, baina guk gomendatzen dugu portuetan aurkitzen diren jatetxeetara jotzea edo hondartzetan daudenetara.

 Ibizan ospedatzeko hotelak daude gehien bat, luxuzkoak nahiz merkeak
MERKEAK:
Hostal Roberto Playa: Galicia kalea, 22. 40€-tik aurrera.                                               http://www.infohostal.com/guia/ibiza/ibiza/alojamiento/153624/hostalrobertoplaya.html
Hotel Catalina:  General Balançat kalea, 38. 31€-tik aurrera.
http://www.infohostal.com/guia/ibiza/ibiza/alojamiento/2853/hotel-catalina.html
LUXUZKOAK: 
Ibiza Gran Hotel: Paseo Juan Carlos I, 17.
http://www.tripadvisor.es/Hotel_Review-g664638-d662867-Reviews-Ibiza_Gran_Hotel-Ibiza_Town_Ibiza_Balearic_Islands.html



NEW YORK

NEW YORK
New York Estatu Batuetako hiririk jendetsuena da. Hiri honek, "La Ciudad que no duerme" ezizenaz ere ezagutzen da, gauez duen bizitza dela eta.
Hiri honen jarduera ekonomiko naguesienetako bat turismoa da, urtero 40 milioi bisita jasotzen baititu.

 
Hiriaren auzune eta ikur asko oso ezagunak dira mundu osoan zehar. Askatasunaren Estatua da horien artean garrantzitsuena. Izan ere, milioika eta milioika etorkinek XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Estatu Batuetara itsasontziz iristean ikusten zuten lehenbiziko erreferentzia zen.

 Beste leku bisitatuenetako bat Wall Street da. Manhattan uhartearen hegoaldean kokatua dago eta finantza-zentro global nagusia izan da Bigarren Mundu Gerraz geroztik, eta bertan dago New Yorkeko burtsa.
Bestalde, New York hiriaren ezaugarri bereizgarrienetakoa da bertako etxe-orratzen ugaritasuna: munduko eraikinik garaienetako asko hiri honetan aurki daitezke (Empire State Building, adibidez).

Hauetaz gain, beste hainbat leku bisitatu pilo daude; besteak beste: Ellis uhartea, Broadwayeko antzerkiak, Met museoa, Central Park, Rockefeller Center, Times Square, Bronxeko zoologikoa edo Lorategi Botanikoa dira.New York kultur mugimendu askoren sorlekua da; besteak beste, Harlem Renaissance, literaturaren eta ikusizko artearen esparruan; espresionismo abstraktua ("New Yorkeko Eskola" gisa ere ezagutua), margolaritzan; eta hip hop, punk, salsa eta Tin Pan Alley, musikan.


New Yorken hotel aniztasun handia dago, luxuzkoak zein merkeak, hiriko erdigunean zein kanpoaldean kokaturikoak... Webguna honetan beharrezkoa den informazio guztia aurkitzen da:
http://www.reservasdehotel.com/


New Yorken  jatetxe bila ibiltzea ez da jarduera batere arraroa, gainera, mota guztietakoak daude: merkeak, garetiak, normalak, italiarrak, espainiarrak, txinatarrak, janari azkarrekoak... Hauek dira, adibidez, jatetxe ezagun batzuk:
-"My Moon": Brooklyn auzoan kokatua eta hau duzue erreserba egiteko eta informazioa jasotzeko orrialdea:
http://nueva.york.guia-de-restaurantes.com/detalle/d103420.htm
-"ONE c.p.s.": Central Parken kokatua eta nahiko garestia.
http://nueva.york.guia-de-restaurantes.com/detalle/d100826.htm
-"Blue Ribbon": Manhattan auzoan kokatua eta bereziki afaltzekoa.

Wednesday, May 11, 2011

PARIS

PARIS
Paris Frantziako hiriburua da eta munduko hiririk erromantikoena. Gainerako hiriak ez bezala, Parisek ez du zentrorik, inguruko auzoak bereganatu ez baititu, baizik eta hiri osoa zentrotzat har daiteke. Hiri hau ez da aldatu hainbat hamarkadaren buruan. 
Parisek leku asko dauzka ikusteko, baina adierazgarriena Eiffel Dorrea da, hiri hau aipatzerakoan eraikin hau baitatorkigu burura.
Hala ere, askoz leku gehiago ditu bisitatzeko, honako hauek esaterako: Louvre Museoa, El Arco del Triunfo, Notre-Dame katedrala, Opera Garnier, Los Campos Elíseos, Sacré Coeur-eko Basilika, Orsay Museoa...




Parisek oso ospe ona du bere janarian, eta horren froga bere jatetxe zoragarriak dira. Le Coude Fou, bataz-besteko prezioa 40€-koa da eta Rue du Bourg-Tibourg kalean kokatzen da; Le Capricorne, 20€-koa eta Richard Lenoir kalean kokaturik; Le Bourdonnais, 40-80€-koa eta La Bourdonnais kalean dagoena; Jules Verne, Eiffel Dorrearen bigarren solairuan dagoena eta 70€-koa; Drouant, Place Gaillon enparantzan kokatuta eta 70€-koa...Jatetxe gehiagoren informazioa lortzeko hurrengo webgunean eskura daiteke:
http://www.descubriparis.com/restaurantes-en-paris.php
Paris aukera asko ditu ospedatzeko lekua aukeratzeko. 
HOTELAK:
Merkeak: -Hipotel Paris Belleville, 34€-tik aurrera
                  http://www.venere.com/es/hoteles/paris/hipotel-paris-belleville/?ref=1946   


Add caption
         
           








                 -Hotel International, 55€-tik aurrera
                  http://www.venere.com/es/hoteles/paris/hotel-international/?ref=1946

Add caption


                 -Hotel Avia Saphir Montparnasse, 59€-tik aurrera
                  http://www.venere.com/es/hoteles/paris/hotel-avia-saphir-montparnasse/?ref=1946

Add caption



Luxuzkoak: http://www.nyceparis.com/reservacion-por-precio/hoteles-lujosos-paris.html 

Friday, May 6, 2011

ERROMA

ERROMA
Erroma Italiako hiriburua da, erromatar inperioko sorkuntzaren aztarna garrantzitsuenak dituena. Aipatutako aztarnen artean monumentu handiak daude, ezagunenetarikoa Koliseoa, non gladiadoreek borrokatzen zuten. Honez gain, bestelakoak ere badaude: Capilla Sixtina, Fontana de Trevi, Erromako Panteoia, Vatikanoa, Apolo Palatinoren tenplua, San Pedroko Basilika, Españako enparantza...







Ospedatzeko lekuen informazioa webgune honetan aurki dezakezu: http://www.google.es/search?q=hoteles+de+roma&hl=eu&client=firefox-a&hs=Utv&rls=org.mozilla:eu:official&prmd=ivnscm&source=univ&tbm=plcs&tbo=u&ei=Q6bDTfLuEoiGhQfc1u2HBA&sa=X&oi=local_group&ct=more-results&resnum=1&ved=0CG4QtQMwAA
Italiako bazkaria ospe handikoa da. Erroman bazkaria goxo hau dastatzeko aukera handia dago. http://roma.viajaraitalia.com/gastronomia/ Luxuzko jatetxea bilatzen ari direnentzat, hauek dira gomendagarrienak: Terraza dell'Eden (Via Ludovisin kokatua), Restaurante Mirabelle (Via di Porta Pinciana). Jatetxe merkeagoak aurkitzen dituztenentzat, aldiz, pizzerietara joan beharko dute.

AMSTERDAM

AMSTERDAM 
Amsterdam Europako interes turistikoa duten hiri handietako bat da. Herbehereetako hiri garrantzitsuenetarikoa da eta hemen kokatuta dago:
 Holandako hiriburuan ospedatzeko aukera handia dago. Esaterako, hotelak. 5 izarretakoak nahi baditugu, luxu handikoak, honako orrialdean eskura dezakegu informazio guztia:  http://www.hotels.nl/   Hotel merkeagoak, tarifak dituztenak nahi baditugu, aldiz, hurrengo orrialde honetan: http://www.amsterdam.info/es/hoteles/   Naturan lo egin nahi badugu, kampigna gure aukerarik onena da:  http://www.amsterdam.info/camping/
Esan bezala, Amsterdam oso leku turistikoa da, leku anitz baititu ikusteko. Bere Auzo Gorria, Kafeak, bere museo handiak (bereziki Van Gogh-a, margolari honen bilduma handienari ostatu ematen diona) eta bere bizikletak, enklabe karakteristiko batera eramaten gaituzte. Oso leku bisitatua ere Ana Franken etxea da. Neska judutar honek 2. Mundu Gerran idatzitako egunkaria oso ezaguna da eta 13, 14 eta 17 zenbakiko tranbietan irits daiteke hona. 
Jatetxe asko dago Amsterdamen, merkeak eta garestiagoak direnak. Bakoitza nahi dituen baldintzak betetzen dituena aurkitzeko honako orrialde honetan sar dadila: 
http://www.holandalatina.com/amsterdam/amsterdamrestaurantes.htm


Tuesday, May 3, 2011

 Turisten blog-a da hau. Hemen bisitatzeko interesgarriak izan daitezkeen hainbat lekuren informazioa ematen da: jatetxeak, hotelak, leku berezienak...