Tuesday, May 24, 2011

SYDNEY

SYDNEY
Sydney Australiako hiriburua da, hiri handiena baita, eta herrialde honen hego-ekialdean aurkitzen da. Hiri multikulturala da, horregatik da Australiako lekurik bisitatuena. Gainera, bere klima oso egokia da, udan bero egiten duelako eta neguan tenperatura epelak.
Sydney-en leku askotaz goza dezakegu: eraikinak, museoak, hondartzak... Baliteke leku esanguratsuena Opera House izatea. Kandela moduko blokeek osatzen dute eta bertan kontzertuak emateko eta opera entzuteko areto handi bat dago.
Harbour Bridge zubia era oso ospetsua da, arku bakarreko munduko luzeena izan zen eta.

The Rocks Sydney-ko auzorik zaharrena da, eta Europako estiloarekin antza gehiena duena. Hemen jatetxeak, pub-ak, arte galeriak, denda turistikoak... aurki ditzakegu, museorik ospetsuenaz gain: Museum of Contemporary Art.

Hiri honetako hondartzak oso ezagunak dira, baina ezagunena Manly da. Hara turista geheinak doaz, eta festa eta kirol txapelketa asko ospatzen da.

Parke Olinpikoa Sydneytik 20 kilometro mendebaldera dago eta2000.urteko Joko Olinpikoak hemen jokatu ziren.

Centennial Park Sydneyko ekialdean kokatzen den izugarrizko parkea da, non animalia asko ikus daitezke eta baita naturaz gozatu ere.

Lehen esan bezala, Sydney oso hiri turistikoa izateagatik hotel asko ditu, bai luxuzkoak eta bai merkeak.
LUXUZKOAK:
Diamant Hotel Sydney, Plaza Martinen aurkitzen da
http://www.avantgardehotels.com/hotels.php/luxury/diamanthotelsydney/lang/es/

Kirketon Boutique Hotel, Oxford kalean kokatzen da.
http://www.avantgardehotels.com/hotels.php/luxury/kirketonboutiquehotel/lang/es/

MERKEAK:
Home Backpackers, 44€tik aurrera.
Macleay Lodge, 50€tik aurrera.
http://www.edreams.es/hoteles/hotel_detail/VS/MACLEAY+LODGE/312594/sydney/
Sydneyko gastronomia britaniarrenarekin antza handia dauka, azken hauek ekarri baitzuten janari ugari uharte honetara. Hala ere, aldatuz joan da, bere errezeta propiak lortu dituen arte. Ohitura handia dute haragia eta arriana nahasteko, eta horren adierazgarria South Sea Fish platera da, non haragi xerrak eta ostrak nahasten diren. Oso ezaguna da ere arkumea sagarrarekin, edo chokoeak gaztarekin. Postreei dagokienez, lamingtonak dira famatuenak (bizkotxoa te hostoekin) edo ardo cup-a, sangria antzekoa.
Hona hemen jatetxe hoberenak aurkitzeko web gunea:



No comments:

Post a Comment