IBIZA
Nahiz eta Ibizak gaueko festengatik ezaguna izan, natura handiaz goza daiteke. Esaterako, San José hiriburuaren mendebaldean kokatzen da, non Ses Salines Erreserba Naturalan dago. Mendiak izateaz gain, hondartzak ere badaude.
Ibilaldi horretatik erromatar arkitektura ikus dezakegu XIV.mendeko eraikinekin, San Antoni de Portmany esate baterako. Horrez gain, merkatu asko dago non produktu artesanalak saltzen diren.
Ezaguna denez, Ibiza uhartea izanik hondartza eta kala pila daude, eta beharrezkotzak jo daiteke d'en Bossa hondartza bisitatzea. Azken hau luzeena da eta oso ospetsua Bora Bora izeneko diskoteka izateagatik, gazteentzako taberna ugariz aparte.
Arrantzale herri asko dago ere, politenetarikoa iparraldean dagoen Santa Eulalia izanik.
Kala asko dago, baina honako hauek dira politenak: Cala Carbó, Aguas Blancas, Cala Compta, Benirrás, Cala Salada eta Playa de las Salinas.
Esan bezala, gauez festa handia dago uharte honetan, dj ospetsuak joaten baitira. Diskoteka ezagunena Pachá da, 50-70€ inguru sarrera balio duena. Hala ere, askoz diskoteka gehiago daude, honako hauek bezala: Space, Amnesia, El Divino, Bora Bora...
Ibizan plater ezagunen artean bullit de peix daukagu, arraina, edo costres entsaladak. Erreposteriari dagokionez, ensaimada ospetsuez gain gazta eta mentazko pastela dago, flao eta orelletes-ak. Janari hauek edozein jatetxetan daude, baina guk gomendatzen dugu portuetan aurkitzen diren jatetxeetara jotzea edo hondartzetan daudenetara.
Ibizan ospedatzeko hotelak daude gehien bat, luxuzkoak nahiz merkeak
MERKEAK:
Hostal Roberto Playa: Galicia kalea, 22. 40€-tik aurrera. http://www.infohostal.com/guia/ibiza/ibiza/alojamiento/153624/hostalrobertoplaya.html
Hotel Catalina: General Balançat kalea, 38. 31€-tik aurrera.
http://www.infohostal.com/guia/ibiza/ibiza/alojamiento/2853/hotel-catalina.htmlLUXUZKOAK:
Ibiza Gran Hotel: Paseo Juan Carlos I, 17.
http://www.tripadvisor.es/Hotel_Review-g664638-d662867-Reviews-Ibiza_Gran_Hotel-Ibiza_Town_Ibiza_Balearic_Islands.html
http://www.tripadvisor.es/Hotel_Review-g664638-d662867-Reviews-Ibiza_Gran_Hotel-Ibiza_Town_Ibiza_Balearic_Islands.html
No comments:
Post a Comment